II. Pirata Herri Kirol Eguna ospatuko dute zapatuan
Egun guztiko egitarau zabala prestatu dute taldeko kideak eta herritarrak giro onean batzeko helburuagaz.
Pirata Eguna ospatzen zuten lehen Gernika-Lumon, baina, iaztik euren eguna euren herrian ospatzen du Piratak Herri Kirol Taldeak.
Zapaturako askotariko ekintzak prestatu dituzte. Goizetik goizaldera arte batuko dira adin guztietako herritarrak Gorozika auzoko Santamañen.
Tortilla txapelketaren aitzakian elkartuko dira goizean, eta arratsaldean, besteren artean, umeentzako jolasak eta briska eta tute txapelketak egingo dituzte. Gainera, dema berezia lehiatuko dute Salvador Erleagak eta Gorka Bilbao. Lehenengoa asto gainean ariko da, eta bigarrena, berriz, zaldiagaz.
Taldekiak zein gainontzeko herritarrak batzeko egun polita izaten dela eta giro ederra izaten dutela azpimarratu dute antolatzaileek.
Egitaraua:
- 12:30. II. Tortilla Txapelketaren izen ematea.
- 14:00. Tortillen aurkezpena.
- 17:00. Umeentzako ur jolasak eta puzgarriak.
- 18:00. Don Quijote eta Sancho Panzaren arteko proba.
- 19:00. Briska eta tute txapelketak.
- 22:30. Su artifizialak.
- 23:00. Kontzertuak: Obieta aita-semeak eta Patakbra.
- 02:00. Txokolate beroa.