Odola emateko autobusa Gernika-Lumon egongo da irailean
Gaur egin du lehen geldialdia autobusak. Goizeko txandan 14:00etara arte egon ostean, 16:30etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak.
Beste batez, Gernika-Lumoko Foru plaza izango da odola emateko autobusaren geralekua. Eman odola, nigan bizi lelopean, gaurtik hasita guztira hiru egunetan egingo du geldialdia udalerrian Busturialdeko herritarrak odola ematera igaro daitezen.
Gaur bi txandatan egongo da zabalik autobusa. Goizeko txandan 14:00etara arte egongo da Foru plazan; ostean, 16:30etatik 21:00etara hartuko dituzte odol emaileak.
Zapatuan berriz errepikatuko dute, 09:15etik 14:00etara bitartean. Azkenik, irailaren 9an, astelehenean, beste bi txanda egingo ditu odola emateko autobusak. 09:15etik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara izango ditu ateak zabalik hain zuzen ere.
Odolkideak elkarteak eskualdeko odol emaleei zein gainerako bizilagunei autobusetik igarotzeko deia zabaldu die, “gizarte guztiaren onerako” den ekimenean parte hartu dezaten.