Gautegiz Arteagako Helduen Elkartekoek irteera egingo dute zapatuan
Lekeition egun pasa egiteko plana antolatu dute. 10:00ak aldera Gautegiz Arteagatik irten eta iluntzean bueltatuko dira.
Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak irteera antolatu du zapatu honetarako [ uztailak 13]. Lekeitiora egingo dute txangoa, eta egun osoko plana prestatu dute.
Herriko enparantzan elkartuko dira 10:15ean, eta Gernika-Lumora joango dira. Izan ere, garraio publikoan egingo dituzte joan-etorriak. 11:00etan Aulestira joateko autobusa hartuko dute Gernika-Lumon, eta Aulestin hamaiketakoa jan ostean, Lekeitiorantz abiatuko dira. Irteerara doazenen artean erabakiko dute zer eta non bazkaldu, eta arratsaldean Lekeitioko itsasargia bisitatuko dute. Iluntzean bueltatuko dira Gautegiz Arteagara.
Gautegiz Arteagako Helduen Elkartearen ordezkariak irteera joatera animatu dituzte herritarrak.