Fatima Iturriartek irabazi du Ezetz Jakin lehiaketako azken saria
Zallo Barri jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du Fatima Iturriarte berlagunkideak. Ikasturteko azken lehiaketan 71 lagunek parte hartu dute, eta 65ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen.
2018/2019 ikasturteko azken Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu dute gaur goizean Foruen plazan. Ekaineko lehiaketak auzoetako jaiak izan ditu ardatz, eta galdera guztiak ondo erantzun ostean, Fatima Iturriarte berbalagunkideak jaso du saria: Zallo Barri jatetxean bi lagunentzako otordua.
Oraingoan, 71 herritarrek parte hartu dute, eta sei izan dira galdera guztiak zuzen erantzun ez dituztenak. Hurrengo lehiaketa azaroan egingo dutela jakitera eman du lehiaketaren antolatzaile den Gernika-Lumoko Berbalagunek.
Bestalde, Lurgorriko jaietan irrintzi lehiaketa egin eta irrintzi ikastaro arina emango dutela adierazi dute.