Herri batzarra egingo du bihar Bermeoko EH Bilduk
Koalizioko kideak herritarrekin batuko dira Kultur Etxean, beraien ekarpenak jasotzeko asmoz.
Gaztelekuan batuko dira EH Bildukoak. Argazkia: Bermeoko EH Bildu. Bermeoko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar. Zugaz Bermeo gara lelopean, bermeotarrei 19:30ean kultur etxeko gaztelekuan batzeko deia egin die. Ohi bezala, bildutakoekin solasaldia egin eta beraien ekarpenak jasoko dituzte.