Kirolari eta ekintzailetzari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar Busturian
Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatuta, 'Kirol pasioa negozioan bihurtu' hitzaldiak hiru hizlari batuko ditu.
Kirol pasioa beraien negozioa bihurtu duten hiru pertsona batuko dira bihar Busturiko Madariaga Dorretxean dagoen Ekoetxea Urdaibain.
Hala, Eneko Llanos goi mailako triatleta, Jon Iriberri Euskal Kirol Eskolako kidea eta Aliotz Txertudi Basati Bike enpresaren sortzaileak beraien esperientziei buruz ariko dira.
Kirol pasioa negozioan bihurtu hitzaldia Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta BAT Basque Team Fundazioak sinatu duten hitzarmenaren baitan dagoen ekimena da. Hitzordua 18:30ean jarri dute, Ekoetxean.