Nikolina Milic fitxatu du Lointek Gernikak
Belgika eta Italiako ligetan zein Euroligan esperientzia daukan jokalaria da.
2019-2020 denboraldiko lehen taldea osatzen ari da Gernika KESB eta Bosnia eta Herzegovinako Nikolina Milic pibotaren fitxaketaren berri eman du gaur.
“Milic defentsa lanean egiten duen esfortsuagatik eta errebotean daukan intuizioagatik nabarmentzen da. Kontraerasoan ere oso azkarra da, eta bat baten kontrako egoeretarako gaitasun handia dauka”, esan du Lopezek. Belgika eta Italiako ligetan zein Euroligan esperientzia daukan jokalaria da. Aurreko denboraldian Broni talde italiarrean jokatu zuen (Serie A1 ligan). Bosgarren amaitu zuten liga, eta Milic izan zen taldeko titularretako bat; partiduko, batez beste 16,7 puntu eta 8,3 errebote egin zituen.
Bestalde, aurreko eguenean Blake Dietrick amerikarra Lointek Gernikara itzuliko dela (oraingoan denboraldi osorako) eta Mario Lopez gernikarrak entrenatzaile izaten jarraituko duela baieztatu zuten.