Kerman Lejarragak Luis Solisen aurka borrokatuko du bihar, Miribillan
Martxoaren 30ean Welter pisuko Europako titulua David Avanesyan errusiarraren aurka galdu zuen tokira itzuliko da Lejarraga, eta aurkari gogorra edukiko du aurrean.
Kerman Lejarraga Morgako errebolberrak Luis Solis boxeolari mexikarraren kontra borrokatuko du bihar, Miribillan.
Martxoaren 30ean Welter pisuko Europako titulua David Avanesyan errusiarraren aurka galdu zuen tokira itzuliko da Lejarraga, eta aurkari gogorra edukiko du aurrean. Boxeolari morgatarraren berbetan, dena ematera aterako da Solis, “irabaztera”. Hori horrela, ezin dela fidatu eta berak ere dena eman beharko duela dio.
Solisek Lejarragaren hitzak berretsi, eta biharkoa borrokaldi “handia” izango dela adierazi du: “Aurkariz erratu dira, eta bihar ikusiko dute hori. Borroka ona eskaintzeko prest nago”.
Luma pisuko txapelketa, jokoan. 22:00etatik aurrera, berriz, Andoni Gago bilbotarraren eta Jesus Sanchez madrildarraren arteko borrokaldia ikusi ahalko dira Miribillan. Jaberik ez daukan Europako luma pisuko txapelketa irabazteko borrakatuko dute biek ala biek.