'Gure Etxe Bakarra’ bihar, Ikuilu Alkartean
20:30ean hasiko da emankizuna.
Muxikako ZE edo HA Kultur Elkarteko kideek 2014ko Martxoaren 8ko ospakizunen artean estreinatu zuten Gure Etxe Bakarra antzezlana. Ordutik, beste hiru ikuskizun sortu dituzte, eta taldeko emakumeak Busturialdeko zein inguruko hamaika txokotatik dabiltza euren emanaldiak eskaintzen. Oraingo honetan Errigoitira dakarte euren lehenengo obra. Leihoak ekimenaren barruan, bihar, 20:30gure etxe bakarraetik aurrera eskainiko dute Ikuilu Alkartean.