Muxikako Urretxindorra Herri Eskolak eta Arratzuko Barrutia Herri Ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso dute
Berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egiten duten erakusgarri den diploma banatu dute beste urte batez Ekoetxea Urdaibain. Aurten, 22 ikastetxek jaso dute ziurtagiria.
Gobernu Kontseilua egiteaz gain, beste urte batez Eskola Jasangarria ziurtagiria banatu dute gaur Ekoetxea Urdaibain.
22 ikastetxe publiko eta itunduk jaso dute aurton ziurtagiria. Ikastetxe guztiak IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola sarean daude. Horien artean, Muxikako Urretxindorra Herri Eskolak eta Arratzuko Barrutia Herri Ikastetxeak jaso dituzte berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egiten duten erakusgarri den diploma.
Ziurtagiria eskuratu duten ikastetxe guztien izenean, ikasturtean zehar egin dituzten jardueren laburpen bat eman dute ikasleek. Jasangarritasunaren alde burutzen dituzten ekintzak deskribatu dituzte eta udal foroetan parte hartuz egiten duten lana azaldu eta urtero parte hartzen duten CONFINT Biltzarraren helburuaren berri eman dute.