'Ongietorri' dokumentala eskainiko dute Gautegiz Arteagan eta Kanalan
Orain dela bi urte Gernika-Lumon grabatu zuten errefuxiatuen bizipenetan oinarritutako lana.
Gernika-Lumoko bonbardaketaren 80. urteurrenean udalerrian grabatutako Ongietorri dokumentala emango dute gaur Gautegiz Arteagako Kultur Etxean (17:30) eta domekan Kanalako Gizarte Etxean (12:30). Gaurko saioan dokumentala ikusi ostean, solasaldia egingo dute.
25 errefuxiaturen istorioen kontakizuna oinazez, beldurrez, indarrez, elkartasunez eta itxaropenez osaturiko mosaikoa.