Gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Bermeon, bi edukiontzi erretzea leporatuta
Atxilotutako 21 urteko mutila beste lau gertakariengatik ere ikertzen ari dira.
Joan den maiatzaren 8ko goizaldean pertsona batek Bermeoko bi edukiontziri sua eman zien. Ehun metrotako distantzian zeuden kiskalitako bi edukiontziek suaren eta beroaren eraginez kalteak sortu zituen inguruan aparkatuta zeuden hiru ibilgailutan, etxe aurre batean eta obra aldamio batzuetan.
Ustez bi edukiontzi horiek erretzeagatik, Ertzaintzak, Udaltzaingoagaz elkarlanean, atzo arratsaldean 21 urteko mutil bat atxilotu zuen. Atxilotutako pertsona joan den apirilaren 28tik gertatutako antzeko beste lau gertakariengatik ere ikertzen ari direla adierazi du Bermeoko Udalak.
Iturri berberak ezagutzera eman duenez, gazte berbera apirilak 28 eta maiatzak 19 artean gertatutako beste lau suteetako hiru kasuetan ikusle moduan kokatzen dute.
Hori dela eta, une honetan beste sute horietan bere parte hartzea probatzeko beharrezkoak diren probak ikertzen ari dira une honetan. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak euren operatiboak indartu dituzte ikerketa aurrera eramateko.