Bertako produktuez gozatzeko azoka
Era guztietako produktu ekologikoak batzen dituen Bertoko Azoka ospatu zuen Ean joan den zapatuan.
Bertoko Azoka jarri zuten Eako Donibane plazan, zapatuan. Eguerdian Bedarokelaren, hau da, Bedaroan hezten dituzten abelburuen okelaren banaketa egin zuten.
13:30ean Olabeko bildotsa erreta dastatzeko aukera izan zuten herritarrek, bertako eztiagaz, nafar olioagaz eta arrozagaz. Hala, besteak beste, azokan Madariagako tomateak eta Nagakoren ortuariak egon ziren.