Hamaika puntu gehiago eskuratuta, Patxi Egurrola buru duen EH Bildu nagusitu da Elantxoben. Azken aguntaldian EAJ egon da kostako herriko alkatetzan. EH Bilduk lau ordezkari izango ditu, eta hori EAJk.

Patxi Egurrola buru izan duen EH Bilduren hautagaitza izan da bozkatuena Elantxoben. Azken agintaldian Eusko Alderdi Jeltzalea izan da kostako herriko alkatetzan, eta tarte txikiagatik bada ere, atzoko hauteskundeetan koalizio abertzaleak izan ditu jeltzaleek baino boto gehiago. 125 izan dira Egurrolaren hautagaitzaren aldeko botoak, eta 114 Jesus Maria Bilbao buru duen zerrendaren aldekoak.
Emaitzetan azken orduko aldaketarik egon ezean, EH Bilduk lau ordezkari izango ditu Elantxobeko udalean datozen lau urteetan, eta hiru izango lituzkete jeltzaleek.
Hauteskunde kanpainan adierazi bezala, herriaren eta herritarren beharrizanen aldeko apustua egingo du koalizioak.
Abstentzioari dagokionez, behera egin du Elantxoben, puntu batean: %20,18koa izan zen 2015. urtean eta %19,02koa izan da atzokoan.