Emakumeen memoria historikoa landuko dute gaur, Kabidxen
Maite Alvarez de Zarate izango da egitasmoaren hizlaria.
Gure aurreko andreen memoria historikoa berreskuratzen hitzaldia emango du Maite Alvarez de Zaratek gaur, 19:00etatik aurrera, Kabidxen.
Irakasle eta hizkuntza normalkuntzako teknikariak Victoria Zarate irakaslearen historia ikertu du azken bi urteetan, eta bere ikerketaren berri emango du. Zarate irakasle errepublikarra izan zen, andre indartsua eta emankorra. Hala, frankismoak gogor zigortu zuen bere ideia aurrerakoi eta ezkertiarrengatik.