Giro eta umore "onean" ospatu dute 32. Garriko Eguna
Beste urte batez, aurreikuspenak gainditu ditu bertso idatzien lehiaketak. Aurten, 51 parte hartzaile bildu dira Muxikako Ariatza auzoan sortutako giro bikainean.
Garriko Bertso Eskolak antolatuta, 32. Garriko Eguna ospatu zuten domekan, Muxikako Ariatza auzoan.
Aurreikuspenak gainditu dituzte aurten ere, denetara 51 lehiakidek parte hartu dute bertso idatzien lehiaketan. “Ibilaldia, Bermeoko Arrain Azoka, Bizkaiko Dantzari Eguna eta euriaren gainetik uste baino partaide gehiago ausartu ziren bertsoak idaztera”, azaldu dute arduradunek. Hala, A mailan 35 parte hartzailek eman zuten izena; B mailan hamabik eta D mailan, berriz, lauk.
A mailan, Haizea Gerrikabeitia gernikarrak irabazi zuen; B mailan, Algotako Joan Irastorza gailendu zen; D mailan, azkenik Algortako Peru Irastorza nagusitu zen. Halaber, hamabost aipamen banatu zituzten epaileek.
Garriko Eguneko irabazleak eta bigarren sailkatuak. Argazkia: Garriko Bertso Eskola