Bertsoetarako trebetasuna erakutsiko dute gazteek XXXII. Garriko Egunean
Urtero legez, bertso idatzien lehiaketa egingo dute Ariatzako eskolan.
32. Garriko Eguna egingo dute domekan, Ariatzako eskolan. Garriko Eskolak antolatuta, bertso idatzien lehiaketan parte hartuko dute gazteek, eta bertsoetarako duten trebetasuna erakutsi ahal izango dute. 11:0etan hasiko da lehiaketa, eta 14:00etan egingo dute sari banaketa. A, B eta D mailetan, bertso idatzien artean onenek hartuko dute saria.
Garriko egunak aurreikuspenak bete zituen iaz, eta 50 parte hartzaile batu ziren Ariatzako eskolan. Iazko irabazleak honakoak izan ziren: Etxahun Amutio A mailan; Jokin Ansotegi B mailan eta Ander Sarriugarte D mailan. Hiru sari horiez gain, haman aipamen banatu zituzten lehiakideen artean.