Bizkaiko Txapelketa jokatuko dute Natxituko lasterketan
Elite eta 23 urtez azpikoen 22. San Isidro Sari Nagusia lehiatuko dute zapatu honetan.
Txirrindularitza zaleek urteroko beste hitzorduetako bat daukate asteburu honetan, Busturialdean. Elite eta 23 urtez azpikoen mailako 22. San Isidro Sari Nagusia lehiatuko dute zapatuan [maiatzak 18], eta Bizkaiko Txapelketa izango dute jokoan.
Euskaldun Torneoaren probetako bat da, eta hortaz, torneoa lehiatzen ari diren taldeak batuko dira Natxituan. Gutxi gorabehera 100-120 txirrindularik lehiatuko dute aurreikusi dute antolatzaileek: “Lasterketen egutegiaren arabera, balitike torneoaren kanpo dauden taldeak ere etortzea, baina, egunean bertan jakingo dugu hori. Ez dago aurretiazko izen ematerik, eta Euskaldun Torneoa lehiatzen duten taldeek egunean bertan ekartzen dute euren taldeetako txirrindularien zerrenda”, azaldu dute SC Gernikesako arduradunek.
10:00etan hasita, 118,9 kilometroko lasterketa burutu beharko dute txirrindulariek. Betiko modura, Natxitua, Ea, Ibarrangelu, Gautegi Arteaga eta Ispaster artean egingo dute ibilbidea.