EH Bilduk Idurre Bideguren aurkeztu du senatari autonomikoa izateko
Ohiko bileran hartu zuen atzo erabakia koalizioaren Mahai Politikoak.
EH Bilduren Mahai Politikoak ohiko bileran erabaki du Idurre Bideguren proposatzea senatari autonomikoa izateko. Bermeoko alkatea denak ez du alkatetzarako bere burua aurkeztu, eta Espainiako Kongresurako zerrendan hautagaia izan zen arren, ez zuen behe ganbaran eserlekurik lortu. Gasteizeko Legebiltzarrean maiatzaren 30ean egingo duten osoko bilkuran izendatuko dute Bideguren senatari autonomikoa; horrela,Kongresuko diputatua izango den Jon Iñarrituren lekua hartuko du azken bi agintaldietan Bermeoko alkate izan denak.