Lehiarako prest
Aurtengo denboraldiko TKE Ligako taldea aurkeztu du Urdaibaik.
Eneperi Jatetxean aurkeztu zuten Urdaibaiko TKEko taldea atzo eguerdian. Ekainaren 22an X. Bilboko Bandera lehiatuz hasiko dute denboraldia, eta azken urteotako bideari jarraituz, gorenean egoteko lan egingo du talde bermeotarrak. Hain zuzen, Eusko Label Ligan 20 estropada izango dituzte aurten (iaz 19 izan ziren).
Euskotren Ligan, ostera, 14 hitzordu izango dituzte, eta Astilleroko Bandera (Kantabria) izango da horietan lehena, ekainaren 29an. Biharamunean, ostera, Lekeitioko uretan ariko dira gizonezkoen zein emakumezkoen taldeak.
Uztailean 8 estropada lehiatuko dituzte. Galizian III Bandera Cidade da Coruña lehiatuz hasiko dute hilabetea (uztailak 6 eta 7). Kontxako badiak XII Bandera Donostiarra Kaiarriba hartuko du uztailaren 13an eta biharamunean, Castro Urdialesen (Kantabria) lehiatuko dute X CaixaBank Bandera. Hurrengo asteburuan, Orion eta Sestaon ariko dira, eta uztaileko azken asteburuan, Santurtziko XL. Ikurriña eta Getxoko XLI. Ikurriña lehiatuko dituzte. Gero, Espainiako Traineru Txapelketa jokatuko dutenez, abuztuko lehenengo asteburuan, ligan geldialdia izango dute.
Abuztuaren 10ean Ondarroan berrekingo diote lanari. Euskotren Liga Zarautzen amaituko dute; abuztuaren 17 eta 18an Zarauzko Estropaden jardunaldi bikoitza lehiatuta.
Hala, Kontxako Estropadaren aurretik Eusko Label Ligaren karabana galiziara joango da bigarrenez, Bueuko Bandera XXIX Bandeira Concello de Boiro lehiatzeko (abuztuak 24 eta 25). Kontxaren ostean, irailaren 14 eta 15ean ohiko bi hitzordugaz amaituko dute denboraldia: Bermeo Hiriko XXXVIII. Bandera eta XLIX GP – XLV El Corte Ingles Bandera ( bi jardunaldi hauetan lehiatuko dituzte playoffak).
URDAIBAI:
*Entrenatzailea:
- Joseba Fernandez
*Patroiak:
- Eneko Bilbao
- Lur Uribarren
*Arraunlariak:
- Alain Kolunga
- Carlos Mañas
- Carlos Palazuelos
- David Alfaya
- Gentza Zubiri
- Iban Martinez
- Iñaki Goikoetxea
- Jon Ander Arrasate
- Jon Unanue
- Jon Unzaga
- Jon Urresti
- Luis M. Gonzalez
- Marcos Ziarrusta
- Mikel Beaskoa
- Mikel Kalleja
- Mikel Ojeda
- Oskar Viudez
- Sebastian Acervi
- Unai Bilbao
*Gainontzeko taldekideak:
- Garazi Martin (dietista)
- Miguel Leguina (medikua)
- Xabier Muriel (prestatzaile fisikoa)
- Aitor Llona (masajista)
- Lander Muniozguren (masajista)