Bermeoko Demiku auzoan auzolanak egiteko batuko dira bihar
Deialdia Guzan Bermeoko mugimenduaren aldetik dator. Baselizako sasiak kendu eta konponketa txiki batzuk egingo dituztela adierazi dute.
Guzan Bermeoko mugimenduak antolatuta, Bermeoko Demiku auzoa garbitzeko auzolanetan parte hartzeko deia egin dute
Hala, Demikuko baselizako sasiak kendu eta konponketa txiki batzuk egingo dituztela adierazi dute Guzanekoek. “Euskal identitateagaz” lotu duten auzolanagaz batera hamaiketakoa egingo dutela jakinarazi dute. Hitzordua 10:30ean jarri dute, baselizan bertan.