Ikasleek ingurumena hobetzeko proposamenak aurkeztu dizkiete udal ordezkariei
Kultur Etxean batu ziren atzo udalerriko ikasleak Jose Maria Gorroño alkate eta Maria Uribe Ingurumen zinegotziagaz. Gazteek ingurumena hobetzeko proposamenak egin zizkieten udal arduradunei.
Tokiko Agenda 21 egitarauaren barruan, Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek ingurumena hobetzeko dauzkaten proposamenak aurkeztu zizkieten atzo herriko alkate Jose Maria Gorroñori eta Ingurumen zinegotzi Maria Uriberi.
Horrenbestez, kultur etxean bildu ziren Allende Salazarreko, Barrutiko, Seber Altubeko, San Fideleko, Mertzedeko eta Gernika eta Barrutialde institutuko 30 ikasle ingururen ideiak jaso zituzten udal arduradunek. Kultur Etxean batu ziren, eta udalak proposamenak kontuan hartzeko konpromisoa hartu zuen.