Pforzheimgo ikasleei harrera egin die Gernika-Lumoko Udalak
Beste urte batez, Barrutialde Institutuaren eta Pforzheimgo (Alemania) Heinrich Wieland Schnle institutuaren artean elkartrukea egin dute. Gernika-Lumoko alkateak harrera egin die ikasle alemaniarrei.
Barrutialde Institutuaren eta Pforzheimgo (Alemania) Heinrich Wieland Schnle institutuaren artean elkartrukea egiten dute urtero. Hala, beste urte batez, Gernika-Pforzheim izeneko ikasleen elkartrukea bultzatzen duen programa gauzatu dute.
Oraingoan, Batxilergoko 15 ikasle etorri dira Gernika-Lumora, eta horiei harrera egin die Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak gaur. Gernikara atzo bertan heldu ziren, eta egunotan udalerriko zenbait toki esanguratsu bisitatuko dituzte, bai eta Bizkaiko hiriburua ere.