Gautegiz Arteagak gozamenerako udalekuak antolatu ditu
9 eta 15 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako udalekuak uztailaren 1etik 24ra izango dira.
Oporraldia modu didaktikoan, dibertigarrian eta lagunartean gozatzeko udalekuak antolatu ditu Gautegiz Arteagak. 9 eta 15 urte bitarteko ume eta gazteei dagoz zuzenduta, eta uztailaren 1etik 24ra izango dira, eta eskualdeko leku ezberdinetan egingo dituzte: Laidako hondartzan, Bermeon, Sukarrietan edo Mundakan, esaterako. Hala, Busturialdeko elkartasun zentroa sortzeko bidea emango dutela uste du Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek.
Era berean, udalekuak gazteen arteko harremanak sendeotzeko aukera ezin hobea direla dio alkateak, “aisialdi eta gozatzeko giro alaian ospatuz eta trebetasunak ikasiz zein ezagupen soziokulturalak jasoz”. Izena emateko kultur etxera jo behar da, eta horretarako azken eguna maiatzaren 10a izango da. Informazio gehiago gura duenak 94-627 15 63 telefono zenbakira deitu dezake.