"Denen artean" amnistiaren alde
Amnistia Eguna ospatu zuten zapatuan, Bermeon. Eguerditik hasita giro ederrean aritu ziren, Busturialdeko amnistiaren aldeko mugimenduak deituta.
Busturialdeko amnistiaren aldeko mugimenduak eta errepresioaren kontrako taldeak amnistia astea ospatu zuen Bermeon. Astean zehar hitzaldia, kontzentrazioa edota Lameran erakusketa prestatu ondoren, egun nagusia zapatuan ospatu zuten.
“Eguraldi onak lagunduta”, Goiko Plazan umeek ondo pasatu zuten beraiei zuzendutako jolasekin. Nagusiek, bestalde, Portuan eta Lameran bertso poteoan aritu ziren, eta arratsaldean herri bazkaria egin zuten Kabidxen. Eguna modu ezinhobean bukatzeko, Konorte eta Puto Oir Madarikatua taldeen kontzertuek girotu zuten Bermeoko Gune Soziala.
Antolatzaileek parte hartun duten guztiei eskerrak eman dizkiete, “presoak eta iheslariak etxera denen artean ekartzea lortuko dugulako”.