Umeen XX. ipuin lehiaketaren sariak banatuko dituzte, bihar
Parte hartzaileak bihar 17:00etan batuko dira sari banaketa egiteko Aretxederreta Kultur Etxean. Aurten, gainera, sari banaketa eta gero, Ameli ipuin kontalariaren saioa izango dute aukeran.
20. ipuin lehiaketa egin dute Gautegiz Arteagan, euskara sustatu eta umeen sormena bultzatzeko asmoz. Hain zuzen, 7 eta 12 urte bitarteko herritarrek parte hartu dute lehiaketan, adinaren araberako kategoriatan banatuta. Hala, bihar jasoko dituzte irabazleek eurei dagokien saria.
Parte hartu duten ume eta gazte guztien lanetan, sormena eta ipuinak aurkezteko modua hartu ditu kontutan epaimahaiak. Hala, onenen artean, irabazleak hautatu dituzte; hiru saritu egongo dira kategoria bakoitzeko.
Parte hartzaileak bihar 17:00etan batuko dira sari banaketa egiteko Aretxederreta Kultur Etxean. Aurten, gainera, sari banaketa eta gero, Ameli ipuin kontalariaren saioa izango dute aukeran. Ipuin kontalariak hezkuntza, berdintasuna eta adiskidetasunaa bezalako gaiak jorratuko ditu bertso eta kantak jorratuz. Antolatzaileen berbetan, “liluratu” egiten duen ikuskizuna da.
Jual Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkatea “oso pozik” dago ipuin lehiaketak duen arrakastagaz: “Sormena, irudimena, euskararen sustapena, literatura zaletasuna… literatura lehiaketetan era honetako kontzeptuak lantzen dira, eta pozik gaude ekimenak izan duen arrakastagaz. Urtetik urtera gure neska-mutilen istorioak entzuten jarraitzeko lan egingo dugu. Batek daki, beharbada, bokazio literarioren bat pizten lagunduko dugun”.