Kartzeletako egoerari buruz ariko dira Kabidxen
Biharko jarri du hitzordua Busturialdeko amnistiaren aldeko mugimenduak.
Busturialdeko amnistiaren aldeko mugimenduak eta errepresioaren kontrako taldeak antolatuta, espetxeratuek kartzeletan bizi duten gaur egungo egoerari buruzko hitzaldia eskainiko dute.
Ekimena amnistiaren aldeko aste barruan kokatu dute antolatzaileek. Bihar eskainiko dute adin guztietako herritarrei zuzendutako hitzaldia, Bermeoko Kabidxe Gune Sozialean, 19:30ean hasita.