Eako Udaleku Irekietan maiatzaren 10era arte izena eman daiteke
4-12 urte bitartekoei zuzendutakoak dira eta uztailean egingo dituzte.
Olgetan Aisialdi Taldearen eta Pauso Txikiaren eskutik Udaleku Irekiak egingo dituzte, uztailaren 1etik 30era. Eako hondartzan elkartuko dira 09:30etik 13:30era.
4-12 urte bitarteko umeei eta gaztetxoei zuzendutako zerbitzua izango da, eta maiatzaren 10era (barikua) arte izena eman daiteke. Eskolondon astelehenetik barikura 17:00etatik 20:00etara edo kultura.ea@bizkaia.org-ra idatzita izena eman behar da, eta gurasoek arratsaldez Eskolondon eta goizez udaletxean eskuratu ditzakete eskaera orriak.
Hain zuzen ere, izena ematerakoan ordainketaren ziurtagiria eta eskaera orriak beteta aurkeztu beharko dituzte. Izan ere, zehaztu dutenez, izena ematerako momentuan, ordainketaren ziurtagiria eta eskaera orria behar bezala beteta ez baldin badaude, ez dute matrikulazioa onartuko. Udalerrian erroldatuta umeak zein erroldatuta ez daudenek parte hartu dezaketa, baina, erroldatutakoentzat prezio merkeagoa dute. Erroldatuek 60 euro ordainduko dituzte eta ez erroldatuek 120 euro.