Elkarlanean, Kanalako hondartza garbitu dute herritarrek
Plastikoari buruz kontzientzia hartzeko hitzaldia egin zuten zapatu goizean Kanalan. Arratsaldean, berriz, elkarlanean hondartza garbitu zuten herritarrek.
Plastikoak etorkizunean eragin ditzakeen arazoez jabetzeko eguna antolatu zuen Kanaleko 3K elkarteak, zapatuan. Jende gazteari zuzendutako eguna izan zela aitortu dute, “urte batzuk barru plastikoak izan ditzaken ondorioen berri emateko”.
Goizean, Izaskun Zorita Aztiko ikertzailearen eskutik, plastikoak etorkizunean eragin ditzaken arazo zein onurak ezagutu zituzten Kanalako herritarrek. Gainera, arazo horiei aurre egiteko Aztik dituen proiektuen berri ere eman zuen Zoritak.
Arratsaldean, berriz, Kanalako hondartzan batu ziren herritarrak, eta elkarlanean hondartzako zaborra batu zuten.
Kanalako hondartza ez da neguan garbitzen, baina martxotik irailera bitartean, bai. Hala, asteburuan aurkitutako zaborra kantitateak “harritu” egin zituela aitortu dute garbiketan egon zirenek: “Denetarik egon zen. Plastikoa, metala, kristala… denetarik batu genuen”.