Bideak egokitzeko fase berria abiarazi du Gernika-Lumoko Udalak
Udalerriko errepideak modu egokian mantendu gura ditu Jose Mari Gorroño alkateak, eta horretarako, zenbait kaleko errepideak egokituko ditu udalak.
Udalerriko errepideak modu egokian mantendu gura ditu Jose Mari Gorroño alkateak, eta horretarako, zenbait kaleko errepideak egokituko ditu udalak. “Lehen mailako” herria edukitzeko mantenu lanak “ezinbestekoak” direla deritzo alkateak. Horretarako, 126.954,77 euroko aurrekotua aurreikusi dute.
Carlos Gangoiti kalean Institututik San Fidelerainoko tartea hobetuko dute, Lurgorrin berriz, Urremendi baserriaren aurrealdea. Bekoibarra kalean Elkartegitik Ibarra 27. zenbakirainoko tartea konponduko dute eta Iparragirren, berriz, 2. zenbakitik 18ra arteko tartea egokituko du udalak.