Bermeoko Musika Eskolako haize bandak kontzertua eskainiko du gaur
40 musikari batuko dira udal musika eskola aurrean bost pieza jotzeko.
Haize bandak 2. mikrokontzertua eskainiko du Bermeon. Ekimenean Bermeotarrak Fanfarreako kideekin batera prestatutako bost pieza joko dituzte musika eskolako haize instrumentu joleek. Guztira, 40 musikari ariko dira ordu erdi iraungo duen kontzertuan.
Ekitaldia gaur 19:00etan egingo dute, udal musika eskola aurrean. Musika Eskolak herritar guztiak gonbidatu ditu kontzertura, “musikagaz zuzenean ondo pasatzeko aukera eskainiko duelako”.