32 lagunek parte hartu dute Gaztaren ibilbideko lehenengo etapan
Legazpitik hasita Arantzazura arteko ibilbidea egin zuten Sollube 707 mendizale taldekoek domekan.
Bermeoko Sollube 707 mendizale taldeak Idiazabal gaztaren ibilbideari hasiera eman zion domekan.
“Ibiltzeko eguraldi ezin hobea” egin zieten ibilbidearen lehen etapan parte hartu zuten 32 mendizaleei. Paraje eta ikuspegi ederren artean, taldekoek Mirandaolako burdinola eta Kataberako meatza ezagutu zuten Legazpi eta Arantzazu batzen dituen bidean.
Bukatzeko, Arantzazuko Gomiztegi Artzai eskola bisitatu zuten ardi esneagaz gaztak egiteko erabiltzen duten prozesua ezagutu eta gazta dastaketa egiteko.
Bigarrena, Otzaurtera. Parte hartu zuten mendizaleak “pozik” aritu zirela nabarmendu dute taldekoek, eta bigarren etapa, Arantzazutik Otzaurtera artekoa egiteko gogo handiz azaldu dira. Etapa hori maiatzaren 1ean egingo dutela jakinarazi dute, aurreikusita zuten maiatzaren 12an egin ordez.
Hurrengo etapak egiteko izena eman nahi duenak 676 620 195 edo 619 753 198 telefono zenbakietara deitu beharko du.