Gernika-Lumoko Merkatu plaza dantzariz bete da gaur
Euriari aurre eginez, jai giroan ospatu dute Eskolarteko Dantzari Eguna
Eskolarteko Dantzari Eguna ospatu dute gaur Gernika-Lumon. Herriko ikastetxeetako 1.400 ikasle inguru, euskal dantzetarako duten terbetasuna erakutsi dute, Merkatu plazan egin duten saioan. Eguraldia ez dute lagun izan gaurkoan, baina jai giroa izan da nagusi ikasle dantzarien artean.