Autismoaz kontzientziatzeko eguna ospatuko dute domekan, Gernika-Lumon
Antolatzaileek herritarren autismoarekiko kontzientziazioa bilatu gura dute ekitaldiagaz, eta autismoa duten pertsonen gizarte inklusioa zelan bultzatu daiteken erakutsi gura dute.
Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatuko dute domekan, Gernika-Lumoko Foruen plazan.
Antolatzaileek herritarren autismoarekiko kontzientziazioa bilatu gura dute ekitaldiagaz, eta autismoa duten pertsonen gizarte inklusioa zelan bultzatu daitekeen erakutsi gura dute.
Gainera, kontzientziazioa sustatzeko egunagaz, politikarietan ere eragin gura dutela azaldu dute antolatzaileek: “Alderdi guztietako hauteskunde progametan autismoa duten pertsonekiko politika sozialak lantzea bultzatu gura dugu”. Izan ere, autismoa duten pertsonen bizi kalitatea hobetu nahi dute antolatzaileek.
Hala, sentsibilizazio kanpaina burutzea erabaki dute. 11:00etan hasita, hainbat ekintzez beteko dute Foruen plaza. Eskrima erakustaldiak egingo dituzte, eta horiek bukatzerakoan armen erakusketa egongo da. Umeentzako eskrima tailerrak ere egongo direla zehaztu dute antolatzaileek, eta eskrima jantziekin argazkiak ateratzeko aukera edukiko dutel gehitu dute.
Beste urte batez, gainera, 501 Legioko Gerlariak gerturatuko dira jaialdira, eta lehenengoz bisitatuko dute Gernika-Lumo. Eurekin egoteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Egun osoan zehar umeentzako jolasteko tailerrak ere egongo dira Foruen plazan.
Antolatzaileek, kontzientziazio kanpainara gerturatzeko deia egin die herritarrei, ondo pasatzeko aukera “ederra” dela esanez.
EGITARAUA:
Martxoak 31, Foruen plazan:
- 11:00-13:00. Esgrima erakustaldia eta tailerrak: Erakustaldi dueluak armen eta armaduren erakusketa eta umeentzako tailerrak. Esgrima historikoaren Euskal Elkarteak eskeinita.
- 11:00-14:00. Photocall Galaktiko Inperiala. The 501 legion Garrison taldeko gerlari inperialekin argazkia.
- 11:00-14:00. Umeentzako jarduerak goiz osoan zehar. Aurpegi margokta, eskulanak eta globo banaketa.