Umeentzako ipuin kontalaria izango da bihar Foruan
Nazioarteko Antzerkiaren Eguna ospatuko dute ekimenagaz.
Martxoaren 27a Nazioarteko Antzerkiaren Eguna da, eta horren harira, umeentzako ipuin kontalaria izango da bihar Foruan.
Eneritz Artetxe antzerkilariak eskainiko du saioa. Uretako ipuinak izenagaz, Jose Mari Torrealdai kultur etxean jarri dute hitzordua, 17:00etan.