Ekoetxea Urdaibaik ekintzaz beteriko asteburua dakar
Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeagaz batera, adin guztientzako ekimenak prestatu ditu.
Busturiko Madariaga dorretxean kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibai zentroak hainbat ekimen bilduko ditu zapatuan eta domekan.
Bihar Uraren Nazioarteko Eguna izango da, eta hori ospatzeko gazte zein nagusientzako egitarau zabala prestatu dute ekoetxekoek. Adierazi dutenez, aurtongo leloa Ez utzi inor atzean izango da. “Garapen Jasangarriaren 6. Helburuaren xedeetariko bat guztiontzako uraren eskuragarritasuna kudeaketa jasangarria eta saneamendua ziurtatzean datza, gaurtik hasi eta 2030era bitartean. Horrek, inor atzean ez uztea esan nahi du”, azaldu dute.
Ura asteburuko protagonista izango bada ere, beste mota batzuetako ekimenak ere egingo dituzte ekoetxean. Musikak bere lekua izango du Busturian, Erramun Martikorena abeslaria egongo baita zapatuan. Gainera, egun berean Luis Silva argazkilari naturalistaren Urdaibaiko Hegaztiak izeneko erakusketak bere ateak irekiko ditu.
Egitaraua:
- Martxoak 23, larunbata
- 10:30-13:30. Busturiako errotak ibilbide gidatua. Adina: 6 urtetik aurrera.
- 10:30-12:30. Uretako hegaztiak ibilbidea. Adina: 7 urtetik aurrera.
- 12:00. Erramun Martikorena.
- 17:00-18:30. Ura: Umeentzako esperimentuak. Adina: 6 urtetik aurrera.
- 17:00-18:15. Ekoetxea Urdaibai ezagutzeko bisita gidatua.
- Martxoak 24, igandea
- 10:30-13:30. Amunategiko iturburura bisita gidatua. Adina: 6 urtetik aurrera.
- 11:30-13:00. Uraren zikloa tailerra. Adina: 4 urtetik aurrera.
- 17:00-18:00. Uretako ipuinak umeentzako ipuin kontalaria.
- 17:00-18:15. Ekoetxea Urdaibai ezagutzeko bisita gidatua.