Bosgarren edukiontziaren kanpaina martxan jarri du Bermeoko Udalak
Ingurumen hezitzaleek herritarrei azalpenak emango dizkiete ezarri dituzten informazio guneetan.
Bermeok materia organikoa gaika biltzeko bosgarren edukiontzia izango du laster kaleetan, eta herritarrei horren berri emateko kanpaina martxan jarri dute.
Horrela, gaurtik hasita apirilaren 2ra arte ingurumen hezitzaileak etxean hondakin organikoen bereizketa nola egin azaltzen ariko dira herriko gune desberdinetan. Gainera, sisteman parte hartzeko izena eman ahal da bertan. Hori eginda, edukiontziak erabili ahal izateko txartel berezi bat banatuko zaie herritarrei, horiek zabaldu ahal izateko.
Goizean Santamañe kalean jarri dute informazio gunea, eta ateak irekita, herritarren joan-etorria etengabekoa izan dela nabarmendu dute kanpainaren arduradunek. 16:30etik aurrera Taraskan egongo dira.