Zarragoitxi auzoa garbitzeko eta edertzeko auzolana egin dute
25 pertsona inguru garbiketa eta margotze lanak egiten ibili ziren zapatuan.
Zarragoitxiko Aldatz Gora Elkarteak auzoa garbitzeko lanak egin zituen zapatuan. 25 pertsona inguru batu ziren garbitasun lanak egin, hormak margotu eta horma irudia sortzeko. Giro ederrean ibili ziren lanean, eta hamaiketakoagaz sabela bete eta indarrak berreskuratzeko aukera ere eduki zuten.
Egindakoagatik “oso pozik” agertu dira antolatzaileak, eta etorkizunean halako beste ekimen gehiago prestatzeko eta lanean jarraitzeko gogoak dituztela adierazi dute. Izan ere, Zarragoitxin oraindik “egiteko asko” dagoela diote.