Gernika-Lumoko Udalak landaketak burutu ditu Barrutia Herri Ikastetxearen inguruan
Hezkuntza zentroko frontoiaren alboko eremuak duen fisionomia aldatzea izan da landaketen helburu nagusia. Izan ere, gune horretan lur-jausiak saihestu gura dituzte.
Gernika-Lumoko Udalak Barrutia Herri Ikastetxeko ingurua hobetzeko eta birlandaketzeko bi esku hartze gauzatu ditu. Hezkuntza zentroko frontoiaren inguruak duen fisionomia aldatzea izan da landaketen helburu nagusia. Izan ere, gune horretan lur-jausiak saihestu gura dituzte.
Maria Uribe Ingurumenerako Zinegotziak azaldu modura, hiru sagarrodo eta hiru madariondo landatu dituzte bertan: “Eskolaren frontoi ondoko mendoitzaren goialdean hiru sagarrondo eta bertoko hiru madariondo –goiztiarrak eta berandukoak– landatu dira eremu horretan egon diren aranondoen lerroa osatzeko”. Ekimen hau zentroko ikasleekin batera egin dute, eta ikasle talde bakoitzak arbola bat landatu duela adierazi dute arduradunek.
Gune horretan bigarren esku hartze bat ere burutu du udalak, “lur jausirik egon ez dadin”. Izan ere, 45 metro luzerako heskaia landatu dute; 1,20 metroko altuera duten binorriko 50 arbustugaz eta 80 zentimetroko altuera duten beste 50 ereinotzegaz. Aurrerantzean txilar espezie desberdinak landatzea aurreikusi du Gernika-Lumoko Udalak, mendoitzak higadura duen guneetan.