Azken bost hamarkadetako Bermeoko hauteskundeen emaitzak aztertuko dituzte
Guzanen lokalean egingo dute ekimena, gaur arratsaldean.
1976 eta 2016 bitartean Bermeon egindako hauteskundeen emaitzak aztertu eta horren inguruan hausnartzeko hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean.
Joera atipiko baten azterketa izenpean, Guzanek antolatu duen ekimeneko hizlaria Xabier Aierdi Urraza EHUko soziologia irakaslea izango da.
Hitzordua 20:00etan jarri dute, Guzanek Bidebarrieta 9an duen lokalean.