Igeriketa Eskola Ligako 5. jardunaldia, Bermeoko Araneko kiroldegian
Bizkaiko bederatzi igeriketa talde batuko dira Bermeon, zapatu arratsaldean.
Eskolarteko igerilariek Bermeon daukate hitzordua asteburuan. Hain zuzen, Igeriketa Eskola Ligako 5. jardunaldia hartuko du Araneko Kiroldegiak zapatuan (martxoak 16), 17:00etatik aurrera.
Bermeoko Kikunbera eta Axpoandi taldeek parte hartuko dute bai eta Mungia, Tabira, Bilbao Aingeruak, Deportivo Bilbao, Maristas, Basauri eta Colegio Vizcaya taldeek ere.
Bermeoko Udalak zorte ona opa diete etxeko taldeei.