Ane Marurirentzat otsaileko Ezetz Jakin lehiaketako saria
98 pertsonak parte hartu dute otsaileko lehiaketan eta 90ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Martxoko lehiaketa prest dute dagoeneko, eta erleei buruzko hainbat erantzun beharko direla adierazi dute arduradunek.
Gaur eman du Berbalagunek otsaileko Ezetz Jakin lehiaketako saria Kultur Etxean. Guztira, otsailean, 98 pertsonak parte hartu dute lehiaketan eta 90ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Horien artean, Ane Maruri gernikarrak eraman du otsaileko saria Auzune Tabernaren eskutik.
Galdetegiak denetariko gaiak lantzen zituen otsailean, eta bizkaierari, Euskara Batuari edota Korrikari buruzko galderak erantzun behar izan dituzte.
Martxoko lehiaketa prest dute dagoeneko, eta erleei buruzko hainbat erantzun beharko dituztela parte hartzaileek adierazi dute arduradunek. Hurrengoan, Ipar Taberniek bi lagunentzako jatordua zozketatuko du.