Muxikan grabatutako 'Herri txiki infernu handi' saioa proiektatuko dute domekan
Udalerrian egindako elkarrizketekin eta eguenean egin zuten aurkezpenaren irudiekin osatutako saioa emango dute domeka gauean.
Herri Txiki Infernu handi saioa grabatu dute Muxikan, eta domekan proiektatuko dute ETB1-en 22:00etatik aurrera.
Kurtzeroko frontoian bildu ziren herritarrak eguen iluntzean, ETB 1-eko saio ezagunaren protagonistekin batera. Elkarrizketak entzuteaz gain, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi saioaren aurkezleen bakarrizketekin gozatu zuten bertara hurbildutakoek, eta han egon zen Sebastian Lizaso ere, bideo proiekzioa bere bertsoekin laburbiltzen.