Maria Ascen Larrabaster izango da Busturiko EH Bilduren alkategaia
Udal hauteskundeetako zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte hartzailea martxoan burutuko dute.
2019ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua izendatu du Busturiko EH Bilduk. Jakitera eman duenez, Maria Ascen Larrabaster aurkeztuko da udalerako hautagaitzaren buru modura.
Beste hautagairik aurkeztu ez dela nabarmendu dute. Beraz, ezinbestekoak diren bermeak aurkeztu ostean, Larrabaster izendatu dute zerrendaburu bezala. 57 urtegaz, EH Bilduren alkategaia irakaslea da Arratzuko Barrutia eskolan. Egungo agintaldian zinegotzi bezala aritu da Busturiko Udalean.
Zinegotziak, martxoan. Udal hauteskundeetako zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte hartzailea martxoan burutuko dutela adierazi du Busturiko EH Bilduk. “Proposamena herri batzarrean aurkeztuko da, baina EH Bilduren aplikazioaren bitartez ere bozkatu ahalko da”. Prozedura horretan parte hartzeko barne erroldan izena ematea beharrezkoa da.