Busturialdeko lau talde ariko dira II. Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketan
Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea helburu duen txapelketa domekan hasiko da, Algortan. 21 taldek eman dute izena, eta 200 parte hartzaile inguruk parte hartuko dute. Horien artean, Busturialdeko lau talde daude.

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketak. Oinarrian eragiteko, bertso eskolak eta eskualdeak indartzeko eta bertsolari berriei plazarako bidea errazteko asmoz egin zen lehenengoz 2017an, eta bigarren edizioa izango da aurtengoa.
“Txapelketa honegaz, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gune ludiko bat eskaini nahi du, oinarrian eraginez, bertso eskolak eta eskualdeak indartuz”, diote arduradunek. Domekan jokatuko dute lehenengo saioa Algortan, eta finala, berriz, maiatzaren 25ean izango da. Eskualdean jokatuko den lehenengo saioa martxoaren 15ean izango da Errigoitin.
21 taldek eman dute izena, eta 200 parte hartzaile inguruk parte hartuko dute. Horien guztien artean, Busturialdeko lau talde daude: Dolu gabe, Itsosupetekuek, Punta batekoak eta Zahar-alive.
- Dolu gabe (Busturialdea): Koldo Gezuraga, Mikel Retolaza, Unai Agirre, Asier Galarza, Imanol Elgezabal eta Jon Rementeria.
- Itsosupetekuek (Busturialdea): Ander Elortegi, Eneko Aldana, Leire Garatxena, Aitor Etxebarriazarraga, Nagore Beitia eta Iñaki Aurrekoetxea.
- Punta batekoak (Busturialdea): Jon Arano, Iker Uriarte, Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Ibai Amillategi, Roke Alberdi eta Julen Karrion.
- Zahar-alive (Busturialdea): Julen Arzanegi, Onintza Enbeita, Inazio Gonzalo, Xabier Enbeita, Alain Cubero, Xabier Arriaga, Joseba Uribarri eta Julen Ibarguengoitia.
Talde bakoitza gutxienez sei lagunez osatuta egon behar da, eta 8-10 pertsona inguruko taldeak egitea gomendatu zuten antolatzaileek. Bertsolariak ez ezik, talde bakoitzean epailea, gai jartzailea eta laguntzailea ere badaude. “Kanporaketa saio bakoitzean hiru bertsolarik, gai jartzaile batek, epaile batek eta laguntzaile batek parte hartuko dute”. Izan ere, ohiko txapelketan parte hartzeko motibazioa ez daukatenei aukera “desberdin bat” eskaini gura izan die txapelketak, “antolatzaile, epaile ta gai jartzaile berrien sorrera bultzatzeaz gain”.
Kanporaketa saioetako antolaketa. Azaldu dutenez, talde bakoitzak epaile bat edukiko du kanporaketa saio bakoitzean. “Horrez gain, publikoaren iritzia ere kontuan hartuko da. Beraz, saio bakoitza puntuatzeko hiru taldeetako epaileen balorazioari publikoarena gehituko zaio”. Saio bakoitzaren ondoren, hiru taldeetatik zein taldek egingo duen aurrera erabaki beharko dute denen artean.
Saio bakoitzeko gaiak hiru taldeetako gai jartzaileen artean pentsatuko dituzte. “Aurkezle lanak kantatzen ari ez den taldeko gai jartzaileak egingo du”.
Hiru fase. Txapelketak 1. eta 2. faseak edukiko ditu, eta azkenik finala. “Kanporaketa gehienak hiru taldeka jokatuko dira, eta horietatik bat sailkatuko da hurrengo faserako”. Kanporaketa bakoitzean hiru saio labur egingo dira: lehenengo taldea bigarrenaren kontra, bigarrena hirugarrenaren kontra, eta hirugarrena lehenengoaren kontra.
Hori horrela, bigarren fasera zazpi talde pasatuko dira, eta fase horretan hiru saio egingo dituzte; hiru taldeko saio bat eta bi taldeko bi saio izango dira.
EGUTEGIA eta saio bakoitzean ariko diren taldeak:
- Otsailak 24 (domeka, Algorta): Tronperrieta, Tosu bizirik eta Anubix!. 17:00etan Patxeko tabernan, 18:00etan Villamonte tabernan eta 19:00etan Saniko tabernan.
- Martxoak 1 (barikua, Leioa): Leioatik Leioara, Taket eta Basordako Gorringoak. Ordua eta lekua zehazteke.
- Martxoak 10 (domeka, Portugalete): Elorri, Far Westeko bertsolariak eta Potojorran. 12:0etan merkatuan hasita.
- Martxoak 15 (barikua, Errigoiti): Estropozu, Zahar-alive eta Poto. Ordua eta lekua zehazteke.
- Martxoak 17 (domeka, Gernika-Lumo): Itsosupetekuek, Koipelustre’s eta Punta batekoak. Ordua eta lekua zehazteke.
- Martxoak 22 (barikua, Markina-Xemein): Itallen, Akerbeltzen Antxumak eta Dolu gabe. Ordua eta lekua zehazteke.
- Martxoak 23 (zapatua, Igorre): Otsoa & Co., Aramotzetik Itxinera eta Miotako bidelapurrak. Ordua eta lekua zehazteke.
- Martxoaren 27tik maiatzaren 13ra: bigarren faseko saioak.
- Maiatzak 25: finala, Bizkaiko eskolarteko finalagaz batera.
TALDEAK:
- Poto (Lekeitio): Aissa Intxausti, Jon Garatea, Xabat Galletebeitia, Ander Goikoetxea, Aitor Ruiz, Oier Azula, Aitzol Goitia eta Aitor Arrizubieta.
- Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein): Maddi Ibaibarriaga, Eneko Arrate, Graxi Arregi, Irati Brabo, Jone Antsotegi, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Nahia Ibarzabal, Naroa Loiola eta Nerea Ibarzabal.
- Aramotzetik itxinera (Arratia): Iñaki Iturriotz, Illart Gumuzio, Igor Menika, Juanjo Respaldiza, Kattalin Burgoa, Olatz Urigoitia, Jesus Angel Santa Cruz, Irati Santa Cruz, Garazi Santa Cruz, Amaiur Atxa eta Maddi Zabalo.
- Anubix! (Uribe Kosta): Paule Loizaga, Aritz Landeta, Peio Arondo, Naroa Torralba, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Arrate Illaro, Imanol Uria, Jon Amezaga, Beñat Lopez eta Itxaso Paia.
- Basordako gorringoak (Uribe Kosta): Xabier albizu landa Txuri, Peru de Pedro, Jagoba Pereda, Mikel Albizu, Erlantz Ibargurengoitia, Inge Beitia, Iñaki San Nikolas eta Unai Larrazabal.
- Dolu gabe (Busturialdea): Koldo Gezuraga, Mikel Retolaza, Unai Agirre, Asier Galarza, Imanol Elgezabal eta Jon Rementeria.
- Itsosupetekuek (Busturialdea): Ander Elortegi, Eneko Aldana, Leire Garatxena, Aitor Etxebarriazarraga, Nagore Beitia eta Iñaki Aurrekoetxea.
- Elorri (Deustu): Maite Sarasola, Ander Anakabe, Mikel Aiartzaguena, Gorka Contreras, Markel Baroja, Asier Urkiza, Gerizeti Zubiaurre, Ainhoa Laparra eta Enare Muniategi.
- Estropozu (Arrigorriaga): Arkaitz Zipitria, Andere Molinuevo, Iker Garitagoitia, Karlos Molinuevo, Maider Altuna eta Peio Molinuevo.
- Far westeko berstolariak (Enkarterri-Ezkerraldea): Idoia Anzorandia, Txema Perez, Jon Martinez, Asier Alcedo, Ander Ucelay, Aitziber Bengoetxea, Patxi Arteagabeitia eta Ander Ezeiza.
- Itallen (Larrabetzu): Jon Etxebarria Txontxe, Peru Berazategi, Sergio Peña, Leire Etxebarria, Malen Amenabar, Antxon Ortuzar, Iskander Euba, Etxahun Lekue, Aitor Arrizubieta Toko eta Maripi Agirre.
- Koipelustre’s (Abadiño): Aitor Bizkarra, Txaber Altube, Bittor Altube, Ainhoa Urien, Beñat Gaztelurrutia, Igor Galarza, Jon Zialzeta eta Ione Narbaiza.
- Leioatik Leioara (Leioa): Peru Vidal, Xabi Sainz de la Maza, Aitzol de Castro, Oier Iturralde Atano, Inazio Vidal, Jon Ortiz Larrucea, Antxon Illaro, Alfonso Sardon Zabaleta, Beñat Vidal, Galder Bilbao Txapi, Enara Gartzia eta Elene Uribe.
- Miotako bidelapurrak (Berriz-Elorrio): Miren Amuriza, Ibai Guridi, Amaia Ugalde, Iruri Altzerreka, Gorka Lazkano eta Joxe Garaizabal.
- Otsaoa & Co. (Santutxu): Ibon Ajuriagojeaskoa, Irati Erkizia, Garazi Navarro, Iker Uribarren, Oihana Bartra, Fernando Otsoa, Urtzi Urrutikoetxea eta Joserra Bilbao.
- Potojorran (Bilbo): Ainhoa Markinez, Mikel Galarza, Joseba Barandiaran Barandi, Javier Martinez Guti, Ana Picallo Single, Axier Goñi, Ainhoa Arregi Ainho-ainho, Ander Altuna, Edu Castaños eta Aitor Esteban Garrote.
- Punta batekoak (Busturialdea): Jon Arano, Iker Uriarte, Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Ibai Amillategi, Roke Alberdi eta Julen Karrion.
- Taket (Mungia): Jone Larrinaga, Aitor Esteban, Ibon Larrazabal, Mikel Goiriena, Asier Legarreta, Urtzi Oleaga, Garazi Mendoza eta Jagoba Pereda.
- Tosu bizirik (Uribe Kosta): Josu Landeta, Gabi Basañez, Daniel De Miguel, Aitor Fernandez de Martikorena, German Kortabarria, Iñigo Kortazar , Eder Azaola eta Andoni Ortega.
- Tronperrieta (Durango-Iurreta): Eneko Abasolo Abarkas, Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Juan Mari Areitio, Gorka Pagonabarraga, Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Iker Maguregi eta Leire Vargas.
- Zahar-alive (Busturialdea): Julen Arzanegi, Onintza Enbeita, Inazio Gonzalo, Xabier Enbeita, Alain Cubero, Xabier Arriaga, Joseba Uribarri eta Julen Ibarguengoitia.