[BIDEOA] Berri Txarrak Gernikako Astran
Astran emandako kontzertuaren irudiak baliatuta, talde nafarrak bere ibilbide luzean sortutako abestiek emandako hainbat esaldi eta lelo batzen ditu bideoak.
Ikusi Arte Tourrarekin hasita, Berri Txarrak taldeak kontzertua eman du Gernika-Lumoko Astran. 700 lagun inguruk kulturarako fabrika sozialaren beheko solairua bete zuten.
[Argazki galeria]
Hastapeneko lanetan zein azken urteetan kaleratutako lan luzeetan bildutako abestien aukeraketa egin, eta bi orduko zuzenekoa eskaini zuten.