Bedarokelaren urteko lehenengo loteak banandu dituzte
Bertoko produktuak sustatzeko, Bertoko azoka egin dute gaur Ean
2019ko lehenengo azoka egin dute gaur Ean, eta Bedarokelaren urteko lehenengo loteak ere bananadu dituzte gaur, herriko plazan. Tokiko jaki eta produktuen aldeko apustua egin gura dute eatarrek, eta gaurko azokan ere bertoko produktuak ipini dituzte salgai. Eztia, kiwiak, Nafarroako arroz ekologikoa eta pasta ekologikoa eta Arabako patatak ipini dituzte salgai erakusmahaietan. Eguerdi partean kalzotada eta gibel frijitua dastatzeko aukera ere izan da.
Bertoko okela. Gaur, gainera, Bedaroan hezten dituzten abelburuen okela banatu dute. Urtean lau aldz egiten dute bost kiloko loteen banaketa. 17 bazkiderekin sortu zute ¡n Bedarokela elkartea, eta gaur egun 43 dira. Sortu zutenean –2015. urtean– 200 kilo baino gutxiago ekoizten zuen Bedarokelak, eta gaur egun ia 350 kilora ekoiztera heltzen dira.
Argazki galeria hemen ikusgai.