Eleizaldeko jolas gunea berritu du Errigoitiko Udalak
Zibuen gunea ez ezik, ondoko atsedengunean ere hobekuntza lanak egin dituzte.
Errigoitiko Udalak Eleizaldeko jolas parkea hobetu du. Zibu batzuk berritu eta beste berri batzuk ipini ditu. Beheko zorua ere aldatu du, eta lehen zegoen aldapa leundu dute gune berean.
Lau hilabete inguru behar izan dituzte konponketak egiteko. Errigoitiko alkate Aintzane Arrienek azaldu bezala, lanok nahi baino gehiago luzatu dira, eguraldi euritsuagatik. Zibuen gunea ez ezik, ondoko atsedengunean ere mahai berriak ipini dituzte. 34.000 euroko aurrekontua eduki dute lanok egiteko.