Bizkaiko Batel Liga asteburuan hasiko dute, Sestaon
Zapatuko zein domekako jardunaldiak 10:30ean hasiko dira.
Aurreko asteburuan itsasoko baldintza txarren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten Bizkaiko Batel Ligako lehen jardunaldia, eta hortaz, asteburu honetan bi jardunaldigaz ekingo diote ligari.
Bizkaiko arraun taldeak Sestaon elkartuko dira zapatuan eta domekan. Egun bietan 10:00ean hasiko da lehia.
Bizkaiko Arraun Federazioko ordezkariek azaldu dutenez, klub gehienek aurreko astebururako aurreikusita zuten ordezkaritza bera mantendu dute. Beraz, 120 bat batel espero dituzte. Hala, Busturialdeko taldeei dagokienez, Bermeoko bost batelek parte hartuko dute, Mundakatik eta Elantxobetik, berriz, zazpina batel uretaratuko dira.