Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kirola

200 bat mendigoizale batu ditu Demikuko XII. Mendi Martxak

Eguraldiak lagundu ez badie ere, giro polita izan dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Parte hartzaile gehienek 25 kilometroko ibilbidea egin dute.

Demikuko mendi martxa
Aintzina Monasterio Maguregi
Bermeo
2019/02/11

Atzo egin zuten Demikuko XII. Mendi Martxa. Azken urteotan legez, eguraldi txarrari aurre eginez burutu zuten martxa mendigoizaleek.

Hain zuzen, 155 parte hartzaile elkartu ziren ibilbide luzean. 08:30ean ermita paretik irten, eta Katilotxu, Montemoro, Busturia, Parisi eta Sollube zeharkatu ostean, hasitako leku berean amaitu zuten 25 kilometroko ibilaldia. 12 kilometroko martxa laburra, ostera, 48 pertsonak egin zuten.

Martxa luzekoek aterri hasi zuten ibilaldia, hego haizeak lagunduta. Baina, goizak aurrera egin ahala eguraldia zakartu zen, eta 10:00etan martxa laburrekoak irten behar zirenerako euri zaparrak bota zituen. “Jendeak ez zuen jakin irten edo ez. Ausartenek ibilbide osoa egin zuten, baina, batzuek apur bat egin, eta buelta hartu zuten. Ez zen ezertarako arorik egon. Baina, orokorrean giro oso polita eduki genuen; dena ondo atera zitzaigun eta oso pozik gaude”, azaldu dute antolatzaileek.

Virginia Berasategik parte hartu zuen Demikuko martxan.

Federatuen artean erreferente bihurtu da Demikuko mendi martxa, eta horiek ez zuten utzik egin nahi izan. “Euren egutegian zehaztuta dute”. Urtero huts egiten ez dutenak asko direla esan dute antolatzaileek. Jendea oso animoso egon zela, eta esker ona adierazi zietela zehaztu dute: “Azken urteotan eguraldi txarra egin digu, eta arduratuta geunden. Baina, parte hartzaileek esan ziguten lasai egoteko, badakitelako neguko mendi martxa bat dela eta nora datozen”.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.